Eskola berria

XIX. mendearen bukaeran Europan hedatu zen lehenengo eta gero Estatu Batuetan mugimendu bat agertu zen ohiko eskolaren kontra, horren aitzindaria Rousseau (XVIII. mendea) izanez.

ESKOLA BERRIA SORTZEKO ARRAZOIAK: (PALACIOS, J. La cuestión escolar: Laia)


  • Industrializazio garaia: Aldaketa demografiko oso handia eman zen jendea herrietatik hirietara mugitzen delako industrializazioa dela eta. Familia polinuklearrak desagertzen hasi ziren eta emakumeak etxetik kanpo lan egiten hasi ziren, eta ez zekiten zer egin horiekin orduan Ingalaterran lege bat atera zuten …
  • Eskola zaharrak: Ez zituzten umeen premiak betetzen.
  • Gizakia: Gizakia era zientifiko batean aztertzen hasten dira. Hori dela eta, umeei buruz zegoen definizioa aldatzen da: haurra jada ez da bukatu gabeko heldua (“El niño es un proyecto inacabado de lo que será un adulto, es un hombre imperfecto”), haurra haurra da, orain identitate propioa dauka.

Munduan ireki zen lehenengo eskola berria Cecil Reddie-k sortu zuen, Ingalaterran, 1889. urtean nekazal giro batean (Abbotsholme School).
Eskola berria ez zen mugimendu homogeneoa izan baina ezaugarri batzuk eman ziren.
Haurra da hezkuntzaren ardatza eta protagonista. Haurra identitate bat dauka, berezko protagonista haurra da, indentitate bat dauka, berezko gaitasunak helduarenak ez direnak.
John Dewey-k antolatzen du eskola laborategi bat balitz moduan. Hezkuntza praktika frogatu nahi du, haurrek zergatik diren horrelakoak…
Esan dugunez, mugimendua nahiko heterogeneoa izan zen baina printzipio batzuk defendatzen zituen.

Eskola berrien printzipioak


  •  Indibidualizazioa:
              Pertsonak guztiak desberdinak diren era berean ume guztiak desberdinak dira:

    • Gaitasunetan (adimen aldetik, gorputza aldetik, izaera-aldetik)
    • Zaletasunetan
    • Erritmoan (hezkuntza lineala edo etenka izan daiteke)
    • Premietan
    • Heldutasunean (esfinterraren kontrola)
             Honetaz aparte herentzia, ingurunea… ume bakoitzean ezberdina da.

        a) Talde homogeneoak:

Taldeak antzekoak dira. Ohiko eskolan erabiltzen ziren adineko irizpideak eta sexualak, eskola berrian, berriz, irizpide bakarra, kurtsoetan sailkatzeari dagokionez, adina da.
Eskola berrian irizpide berriak erabiltzen dituzte:
  • Interesen arabera: Eskolan proiekturen bat planteatzen baldin bada adin ezberdineko umeek parte hartzen dute.
  • Gaitasunen arabera: frogak egiten dira haurrak sailkatzeko (DECROLY, Ovide). Kurtsoan zehar frogak egiten dira ere haurrak berriro elkartzeko. 

b) Talde hetereogeneoak:          
Interes desberdineko haurrak batera egongo dira.
Eskola berriko klaseetan 15-20 ikasle zeuden. Normalean hiritik kanpo kokatzen zituzten. ESKOLA AKTIBOAK ziren. Animaliak eta ortuak zituzten, garraioak lantzeko geltokira joaten ziren.
  • Sozializazioa:
Eskola berria gizarteko eskola da, ez du ulertzen gizartetik kanpo. Haurra indibiduala da, baina soziala ere bai eta eskolako ekimen asko sozializatu egiten dira. Elkarren artean egiten dute ekintzen bidez. Lankidetza, elkarlana, erantzukizuna, elkarbizitza eta elkartasuna lantzen dira eta elkartasuna lantzen dira eta bizitzarako prestatzen dira.
     Talde-lana egiten dute (Jisgraw, Philips 66..)
   Soziologiak egindako lanak oso garrantzitsuak izan ziren. Taldearen dinamismoa eta talde-motak ikasteko soziogramak (test soziometrikoak) egiten ziren (Arrugai Valeri, Moreno, Levi).
  • Globalizazioa:
XIX. mendearen bukaeran estrukturalismoa zegoen indarrean. Asoziazioari (gauzak nola asoziatzen ditugu) ez zion erantzuten estrukturalismoa. Gestaltek dio lehenik gauzak bere globaltasunean ikusten ditugula eta gero zehatzera jotzen dugula.
Eskola berriko pentsalariek ez zuten uste gauzak materialen bidez ematea ondo zegoenik. Ohiko eskolan irakasgaiak azaltzen ziren elkarren arteko inolako loturarik gabe. Beraz, irakaslek irakasgaiak modu globalizatuan azalduko dituzte (Centros Decroly Ovide). Honen arabera, gai bat aukeratzen da eta honen inguruan ematen dira irakasgaiak elkarren artean loturik.
  • Aktibitatea eta auto-hezkuntza:
Aktibitatea psikomotorea eta fisikoa da. Hau bultzatu egiten da. Haurrak frogatu egiten du, mugitu egiten da. Aktibitatea bultzatzeko hainbat metodologia garatu ziren (John Dewey).
Auto-hezkuntza: haurrak bere kabuz ikasten dute. Askotan hau naturarekin kontaktuan egiten zen. Maria Montesorik, adibidez, ikasteko materiala oso modu antolatuan prestatzen zuen eta umeak bere kabuz ikasten zuten.



Eskola berria eta ohiko eskola konpara dezazuen hemen usten dizuet tabla orokor bat:




Honekin guztiarekin ikus dezakegu nola eskola aldatzen doan eta gizarte ezberdinetara antolatzen den. Gaur egungo sistema ez da egokitzen gaur egungo umeei, horregatik hezkuntza sistema aldatzea beharrezkoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina