IKTei lotutako konpetentzia orokorrak

I.K.T-en funtzio nagusia, ikasleen konpententziak garatze aldetik, komunikazio esparruak kokatu behar dugu. I.K.Tak, gainera beste hainbat konpetentzia garatzeko eta bitartekoa izan daitezke (elkarrekin bizitzeko, norbera izateko eta egiten eta ekiten ikasteko, gehien bat) I.K.Ten berezko konpetentziak definitzean hardwarearen eta softwarearen erabilerarekin erlazionatutako kontzeptu eta prozedurak aintzat hartu behar dira, eta, jakina beraien erabilera, ikastetxeko jardueretan hainbat arlotako helburuak lortzeko duen eragina ere azpimarratu eta kontuan hartu beharrekoa da, batez ere kontzeptuez eta prozedurez jabetzeko.

Lehen Hezkuntzarako konpetentzia digitalak

  1. Sistema informatikoaren kontrola. Ordenagailua eta sarea lan bitarteko eta eremu gisa ezagutzea eta bereiztea, hardwareko oinarrizko elementuak behar bezala menderatzea, eta baita sistema eragile estándar baten oinarrizko terminologia eta funtzioak ere.
  2. Informazioaren kudeaketa eraginkorra. Hiztegi eta entziklopedia elektronikoaren eta software didaktikoaren informazio bilaketa gidatu eta zehatzak egiten jakitea, eta interneteko nabigatzaile baten oinarrizko funtzioez baliatzen eta bilaketa soila ez ezik, zehatzak ere egitea.
  3. Informazioaren eta ezagutzaren komunikazioa eta elkartrukea. Interneteko komunikazio zerbitzuen oinarrizko funtzioak behar bezala erabiltzea. 
  4. Informazioa prozesatzea eta edizioa. Informazioa eraikitzeko eta editatzeko softwarea erabiltzen eta informazioa testu prozesadoreetan eta web-orrietan integratzen jakitea. 
  5. I.K.T baliabideen erabilera irekia eta arduratsua. I.K.T baliabideak erabiltzerakoan jain minez eta arduraz jokatzea, ikasteko jarrera irekia bultzatuz, komunikazioetan errespetua zainduz eta erabileraren iraupena kontrolatuz.
  6. Ezagutza eraikitzea eta problemak ebaztea. I.K.T bidez lortutako trebetasun praktikoak eta kognitiboak, eskola gaietan edo eskolaz kanpokoetan aplikatzea, ideiak birlantzeko, osatzeko edo problemak ebazteko.

Hau horrela I.K.Ta ez dugu bere baitan ikasarloa den zerbait bezala hartu behar, baizik eta ikasarlo guztietan garatu behar den zehar lerro bat, haien inplementazioa ohiko arloen lanketan tresna lagungarria da, informazioa eskuratzeko eta elkarbanatzeko zabaltzen dituen bideengaitik. Ahalmen handi honek zenbait arrisku edo erabilera ez egokietatik sor daitezken arazo iturri izan daiteke. Hori ekiditzen saiatzeko ezinbestekoa da ikasleen jarrera eta erabilera arduratsua bultzatzea eta, nolabaiteko kontzientzia soziala ere sorrerazi.

Azkenik, esan beharra dago, I.K.Tak aukera paregabea eskaintzen dio irakasleei curriculuma umeei hurbiltzeko eta horrela umeak motibatzeko eta eskola porrota ekidituz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina