Howard Gardner oso famatua da adimena neurtzeko forma hau asmatu zuelako:
Baina Howard Gardenerek ematen zion erantzuna galdera honi benetan interesgarria da.
Howard Gardnerek adimena "arazoak ebazteko ahalmena edo kultura jakin batean edo batzuetan baloratzen diren ezaugarriak" bezala definitu zuen. Hasieran zazpi behin-behineko adimenen zerrenda egin zuen:
- Hizkuntza adimena: hizkuntza modalitate ezberdinetan erabiltzeko, sortzeko, adierazteko… ahalmena da. (Adibidez: idazleak)
- Adimen matematikoa: ikurrekin, zenbakiekin ibiltzeko, sortzeko, manipulatzeko… gaitasuna da. Pentsamendu abstraktua dago honen atzean. (Adibidez: zientzialariak)
- Adimen musikala: doinuekin, musikarekin sortzeko, interpretatzeko, manipulatzeko gaitasuna da. Normalean adimen musikala dutenak interpretatzeko onak dira. (Adibidez: musikariak)
- Adimen espaziala: espazioa ulertzeko, kontrolatzeko… dugun gaitasuna da. (Adibidez: jostuna, arropa aldatzeko; dekoradorea, gela dena baino handiagoa iruditzeko)
- Adimen kinestesikoa: gorputzaren parte batzuen bidez adierazteko, arazoak ebazteko… gaitasuna da. (Adibidez: dantzariak, gorputza mugitzeko gaitasuna dute)
- Adimen interpertsonala: besteen egoera animikoa, sentimenduak interpretatzeko eta ulertzeko gaitasuna da. (Adibidez: psikologoak, badaki noiz gezurra esaten ari dioten)
- Adimen intrapertsonala (pertsona barneko adimena): norberaren sentimenduak, premiak eta desioak erabiltzeko adimena. (Adibidez: norbera pozik, triste...dagoenean jakin)
Hainbat eztabaida egon ziren adimenen zerrendan beste batzuk sartzearen eta batzuk kentzearen inguruan, beraz, Gardnerek, beste psikologo batzuekin batera, beste hiru adimen gehitzea proposatzen dute: adimen naturalista, adimen espirituala eta adimen existentziala. Baina bakarrik gehitu zuen lehenengoa, adimen naturalista.
- Adimen naturalista: natura ulertzeko, interpretatzeko… gaitasuna da. (Adibidez: artzainak, badakite noiz egingo duen euria animaliak begiratuz)
Adimen espirituala ez zuen onartu hainbat
ezezagun daudelako adimen espiritualak daukan edukiari buruz eta adimen
existentziala ez zuen gehitu ez zegoelako ebidentzia enpiriko nahikoa. Beraz,
Howard Gardnerren adimenen zerrendan zortzi adimen daude.
“Estructuras de la mentre” liburuan “pieza
bakartzat” ikusten ditu adimen pertsonalak. Gardnerek pentsatzen zuen zazpi
adimen hauek ez direla independenteki aurkitzen, aldi berean erabiltzen direla
eta elkarren osagarri direla.
Howard
Gardner bi baieztapen eman zituen adimenei buruz:
- Kognitiboki hitz eginez, adimenak ematen dute definizio berri bat giza izaerari buruz.
- Pertsona bakoitza adimenen konbinazio bat dauka.
Adimen hauek
hezkuntzaren psikologiaren barruan txertatzea oso zaila izan da, baina hala
ere, eskoletan oso erantzun positiboak egon dira. Ipar Ameriketako hainbat
eskoletan beraien ikasketa programa, ikasgelak eta eskola osoa adimen hauetara
egokitu dute.
Hemen daukagu Howard Gardenerren Adimen Anitzkoitzen teorian oinarritutako test bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina