Motak

Eskola porrota 4 motatan ezberdindu ditzakegu, bakoitza kausa ezberdinekin:
  1. Lehen mailakoa: Umearen eskolako lehenengo urteetan errendimendu arazoak agertzen direnean. Arazo hauek normalean heltze prozesuan sailtasunaren zerikusia daukate eta zein arazo mota diren arabera berez konpondu daitezke edo eskola porrota iraunkorraren oinarria izan daiteke.
  2. Bigarren mailakoa: Hau eskolaratzea eta urte batzuk geroago gertatzean, momentu honetara arte umearen hezkuntza prozesua normala eta ona izan da, baina umeak dituen hainbat aldaketengatik (nerabezaroa edo momentuko ekintza bat adibidez) arazoak sotzen dira.
  3. Behin-behinekoa: Porrota momentukoa eta egoera isolatu bat da; beraz, honen kausak ikertu behar dira umeak eskola errendimendu egokia izan dezan.
  4. Ohikoa: Umearen eskolaratze momentutik gutxiak izan ditu. Hauen kausak iturburu pertsonalekoak dira; garapen psikomotrizitatean arazoak, idazteko zein irakurtzeko gaitasuna lortzeko arazoak (dislexia, disgrafia...), inteligentzia maila baxua eta arazo pertsonalak, adibidez.
Ohiko porrota arriskutsuena da eskola etapa altuetan (LH 3. ziklotik aurrera). Normalean, gurasoek umeen notak ikustean ez diotelako garrantzirik ematen, haientzako asin horretan porrot egiteak garrantzia ez duelako. Baina, adin hau da determinatzailea etorkizuneko eskola porrotarako. Horreagatik, umea aurrera egin dezan, ezinbestekoa da ezagutzea umearen eskola porrotaren kausak.

Gaur egun, eskola porrota aitortzen da umeak helduak direnean eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan umeek gutxiak masiboki jasotzen dituztenean eta 2. DBH ezin dutenean gainditu. Normalean, egoera hauetan, errepikatzeko, edo 4. DBHn (porrota handiegia bada) lanbide heziketa egiteko aholkatzen zaie.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina